domingo, 8 de septiembre de 2013

KORTEN ALTZAIRUAREN EZAUGARRIAK / Características del acero corten

Altzairuaren %100 nahi beste aldiz birziklatu daiteke, ezaugarririk galdu gabe. Oso material ekologikoa da, beraz. Altzairua fabrikazio eta eraikuntzako materialik aldabera eta moldakorrenetakoa da, eta hedatuenetakoa ere bai. Munduan ekoiztutako metalen %93 altzairuak dira. Gainera, nahiko material merkea da, erresistentzia eta lantzeko aukerak uztartzen ditu eta bere propietateak kasuan kasuko beharren arabera egokitu daitezke aleazioen, tratamendu termikoen, gainazal-teknologien, bateratze-teknologien... bidez. Altzairua gure inguruko gauza guztietan dago, eta bere ezaugarri bikainei esker gizateriari garatzen eta aurrera egiten lagundu dio. Izan ere, altzairurik gabe, gaur egun ongizate-kontzeptua hutsean geratuko litzateke, eta etorkizunean ere halaxe izango da. Gehiago irakurtzeko...




Duen konposizio kimikoari esker, azalean geruza babesgarri gorri bat eratzen zaio denborarekin, eta geruza horrek ia erabat eragozten du hiri-giroan eta industria´giroan korrosioak jatea, Aldi berean, giro hezeetan ere gainerako altzairuak baino askoz protaera hobea du atmosferako agenteen eraginarekiko, eta ez du behar ia inolako mantenu-lan berezirik
Testua “DBH-2 teknologia ” liburutik aterata dago. ...... Santillana.
El acero corten es un tipo de acero realizado con una composición química que hace que su oxidación tenga unas características particulares que protegen la pieza realizada con este material frente a la corrosión atmosférica sin perder prácticamente sus características mecánicas. Gehiago jakiteko...